XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Zer da janari-boloa? 4) Koka itzazu 2. Gidako grafikoko testuan agertzen diren liseri-aparatuko parteak.

Oharra: Galdera-zerrenda hau emandako denboran baino lehenago bukatu baldin baduzu, eguneratu egin beharko duzu orain arte egindako gidetan oraindik falta zaizun guztia, zeren irakasleak gainbegirada bat eman beharko bait dio 1. Gida egiten duzunean.

4. Gida.

HESTE-FASEA.

EGINKIZUNAK.

Dibuja ezazu alboko koadrotxoan 2. Gidako liseri-aparatua eta seinala itzazu bertan testuan agertzen diren liseri-aparatuaren parteak.

Irakur ezazu testua arreta osoz eta azpimarratu ezezagun zaizkigun hitzak berorien esanahia bilatuz.

Apuntatu gero zeure hiztegitxo partikularrean.

Murtxikatu ondoren zati batean listuak eta urdail-urinak liseritutako janariak, piskana-piskana hestemeharrera iraizten dira.

Maila honetan aretik are-urina eta gibeletik behazuna etortzen dira janarien (koipeen eta karbono-hidratoen) liseri-prozesua amaitzeko ordenarekin.

Liseritutako janari hauek hestemeharreko paretek xurgatzen dituzte eta odolera iragazten odol-basoen bidez.

Odola bere aldetik, gorputz osoan barrena banatzeaz arduratuko da.

Prozesu guzti honen ondorioz geratzen diren hondakinak hestelodira pasatzen dira, kanpora iraitziak izateko.

Oharra: Informa zaitez hesteetako gaisotasun garrantzitsuenez eta apunta itzazu zeure koadernoan.